Giza anatomia
Giza anatomia giza gorputza aztertzen duen jakintza da.
Giza gorputza 208 hezur, ehun giltzadura eta seiehun eta berrogeita hamar gihar, elkarrekin koordinatuak, batera funtzionatzen duten egitura da. Gorputzak haren jarrera eutsi, higitu eta beste ekintza asko egin ahal izango ditu atal guztien elkarlanarekin.
Atal hauetan banatuta dago, goitik hasita: burua, lepoa, toraxa, abdomena, pelbisa eta gorputz-adarrak. Barrualdea hainbat organok osatzen dute, eta organo horiek aparatuetan biltzen dira. Kanpoaldea azalak, giharrek eta hezurrek osatzen dute.
Gorputz hilak gorpu edo hilotz izena hartzen du.
Giza hezurdura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezurrek eta kartilagoek osatzen duten multzoa hezurdura edo eskeletoa da.
Hezur-ehunetan bizirik dauden zelulak (osteozitoak) eta osagai geldoak (kaltzio-gatzak eta fosforoa ) konbinatzen dira. Haiekin batera, kolagenoak hezurrak osatzen ditu. Kolagenoa osagai organikoa da eta proteina hori beste zuntz batzuetan era agertzen da. Hezurrak bizirik dauden organoak dira, amaitu gabe berritzen direnak.
Hezurduraren funtzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gorputza eusten dute eta ahulak diren organoak babesten dituzte. Adibidez: burmuina, bihotza edo birikak.
- Giharren tendoien helduleku dira.
- Hezur luzeen barruko aldean hezur-muina dago. Ehun horrek globulu gorriak eta zuriak sortzen ditu.
Hezur kopurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giza eskeletoak 208 hezur ditu:
- Hogeita sei (26) bizkarrezurrean.
- Zortzi (8) burezurrean.
- Hamalau (14) aurpegian.
- Zortzi (8) belarrian.
- Hioide hezurra (1) ahots-organoa, trakearen hasieran kokatuta dagoena, laringean, eta bere baitan ahots-kordak dituena.
- Hogeita bost (25) bularrean.
- Hirurogeita lau (64) goiko gorputz adarretan.
- Hirurogeita bi (62) beheko gorputz adarretan.
Muskulu edo giharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muskuluak mugimenduaren motorrak dira. Gihar bat uzkurtzen diren mintzez osatua dago. Agindu egokia jasotzen dutenean mintz paketa baten uzkurtzen da eta honekin batera txikitu. Txikitzen denean helduta dagoen hezur edo egituratik tira egiten du. Lana bukatzen duenean atseden egoera bereganatzen du.
Giza gorputzak borondatez mugitzen ditugun seiehun eta berrogeita hamarretik (650) gora muskulu ditu. Horrelako kopuruarekin mugimenduen aberastasuna handia da.
Batzuk zapalak dira (sabeleko abdominalak, adibidez), beste batzuk biribilak eta luzeak (besoko bizepsa, esaterako). Gihar batzuk zabalak dira bizkarreko dortsal handia kasu. Aldiz, metakarpoen arteko giharrak laburrak dira. Izterreko koadrizepsa da indartsuenetakoa.
Giharrek hezurrekin batera barruko organoak babesten dizkigute eta forma ematen digute. Aurpegiera giharrei esker lortzen da.
Aparatu eta sistemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aparatuak organoek osatutako sistemak dira, funtzio konkretu bat edo batzuk aurrera eramaten dutenak edo dituztenak. Gizakiarengan, 9 aparatu edo sistema ditugu:
- Zirkulazio-aparatua.
- Arnas aparatua.
- Digestio-aparatua.
- Gernu-aparatua.
- Nerbio-sistema.
- Lokomozio-aparatua.
- Sistema endokrinoa.
- Immunitate-sistema.
- Ugal-aparatua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Apuntes de anatomia